Getxoko Arrigunaga inguruan ibilgailuetan izandako kalteen ustezko egilea atxilotu dute

0
PRUEBA

Getxoko Udaltzaingoak aurreko ostegunean, otsailak 20, atxilotu zuen Arrigunagako eta inguruetako hainbat kaletan 60 ibilgailuri nahita eragindako kalteen ustezko egilea. 53 urteko Algortako bizilaguna da eta gertakariak aitortu ditu. Autoetan eragindako kalteak 50.000 euro ingurukoak dira eta horren ondorioz, 52 salaketa aurkeztu dira.

Gertakariak otsailaren 11ko goizaldean izan ziren, Udaltzaingoko patruila batek kalte handiak zituzten hainbat ibilgailu aurkitu zituenean kanpoaldean. Kaltetutako ibilgailuak aparkatuta zeuden kaleetan ikerketa-lan nekeza egin ondoren, agenteek gertakarien arduraduna identifikatu zuten, eta hark, polizia-etxean, onartu egin zuen bertan parte hartzea.

Kaltetutako ibilgailu guztien peritatze baten faltan, eragindako kalteen balio ekonomikoa 50.000 euro ingurukoa izan daiteke.

Getxoko Udaltzaingoak dagozkion polizia-eginbideak bideratu ditu eta Guardiako Epaitegira igorri ditu.