Ingurumen eta Segurtasun sailek osaturiko batzorde tekniko batek koordinatuko du aurrerantzean desagertutako bi langileak bilatzeko operatibora bideratutako obra zibila

0

Gaur goizean beste bilera bat egin da Zaldibarko zabortegiaren eraispenaren jarraipena, koordinazioa eta komunikazioa egiteko, Lehendakaritzako idazkari nagusia buru dela. Batzordeak eratu zenetik egindako lan guztien balorazioa egin du, eta bere eginkizunak amaitutzat ematea erabaki du, aurrerantzean Ingurumen eta Segurtasun sailak izan daitezen egonkortze eta bilaketa operatiboa koordinatuko dutenak.

Gainera, bilera baliagarria izan da konturatzeko dagoeneko kontrolpean dagoela su-arriskua. Prebentziozko neurketak egiten jarraitzen da airearen kalitatea neurtzeko eta sute-fokuren bat suspertzeko ustekabeko edozein egoera aurreikusteko.

Era berean, uraren kalitate-kontrolak egiten jarraitzen da, lixibiatuak bideratzeko lanak egiten diren bitartean.

Inguruko baserriek eta baratzezaintzako elikagaien ekoizleek Neikerren kalitate txosten teknikoa gaur bertan idatziz jasoko dutela ere jakinarazi dute, landatutako produktuen kontsumitzeko eta merkaturatzeko egokitasuna ziurtatuz.

Zabortegia monitorizatzeko sistema erredundantea instalatu dutela ere jakinarazi dute obrako teknikariek, zabortegiaren egonkortasuna eta balizko luizi arriskuak kontrolatzeko.

Erakundeen arteko koordinazio-mahaiak positiboki baloratu du Zaldibarko lehen bileraz geroztik egin den koordinazio-, jarraipen- eta komunikazio-lan guztia, eta, une honetan, mahai tekniko bat eratzen ari da, egonkortze- eta bilaketa-operatibora erabat bideratua, Ingurumen eta Segurtasun Sailetako langileek osatua.