XVI. Gizartegunerako inskripzioa ireki da

0
PRUEBA

XVI. Gizartegunearen ardatza etxerik gabeko pertsonen arretarako ‘Habitat Bizkaia’ programa izango da. Parteko inskripzioa ireki da, eta posta elektronikoaren bidez egin daiteke: www.bizkaia.eus/gizarte_izenematea.

Jardunaldia otsailaren 28an egingo da (ostirala) CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan (Ramón Rubial, 1 – Bilbo).

2016an, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak ‘Habitat Bizkaia’ programa jarri zuen abian, esperimentu gisa. Programaren oinarria ‘Housing First’ metodoa, eta helburua honako hau da: gizarte-esklusioa baloratuta dutela, esku-hartzeari uzkur egiten dioten edota prozesu horietan hainbat aldiz kale egin duten pertsonen etxegabetasunak dakartzan arazoak konpontzea.

Rais fundazioak programa hori abian jartzen lagundu zuen, arloko ezagutza teknikoa eta esperientzia praktikoa biltzen baititu. Gainera, Zubietxe elkarteak ere lagundu zuen, eredua ezarri eta praktikan ipini baitzuen Inklusioa Sustatzeko Zerbitzuarekin estu koordinatuta. Halaber, honako hauek ere laguntzen aritu ziren: Bilboko Udal Etxebizitzak, Leioako Udala, Erandioko Udala eta Durangoko Udala.

XVI. Gizartegunea Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatu Teresa Laespadak aurkeztuko du. Diputatuaren ondoren hitzaldia emango du Rais ‘Hogar Sí’ fundazioaren zuzendari José Manuel Caballolek; izenburua: ‘Housing first. What is second?’.

Jarraian ‘Hábitat Bizkaia’ programaren ebaluazioa egingo dute Deustuko Unibertsitateko Juan Manuel González de Audikana eta Mikel Montero Matellanes irakasleek. Horren ondoren mahai-ingurukoa egingo da Zubietxe elkartearen, Goiztiri elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Inklusioa Sustatzeko Zerbitzuaren ordezkariekin. Azkenean solasaldia egongo da eta ondorioak azalduko dira; moderatzaile-lanetan Óscar Seco ariko da, Inklusioa Sustatzeko zuzendaria.