Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du, otsailak 27, Hezkuntza Sailaren ondorengo kidego hauetara sartzeko hautaketa-prozesuetarako dei egiten duen Agindua:
- Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa: 1.021 plaza orotara
- Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoa: 127 plaza
Deialdi hau argitaratu ondoren, bihar ostirala, otsailak 28, irekiko da hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat. Epea zabalik izango da martxoaren 18ra arte (biak barne)
Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 1.148 plaza horien banaketa, kidegoen araberakoa eta espezialitateen araberakoa, prentsa ohar honen amaieran atxikitako tauletan ikus daiteke.
Hautagaiek kontuan izan beharreko egutegia:
- Otsailaren 28tik martxoaren 18ra (biak barne): izen-emateak egiteko epea
- Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek programazio didaktikoa aurkez dezaten epea
- Apirilaren 29tik maiatzaren 11ra: izangaiek merezimenduak aurkez ditzaten epea
Lehen proba, ekainaren 20an
Oposizio aldiko bi probetan lehena ekainaren 20an burutuko da, larunbatez, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Lehen proba hau kanporatzailea izango da, eta bi zati izango ditu. Horietan lehenean izangaiek idatziz garatu beharko dute euren espezialitateari dagokion gai zerrendako gai bat. Jarraian, kasu praktiko bat idatziz garatu beharko dute, hau ere espezialitatearekin lotura estukoa.
Lehen proba gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira. Epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute (aurrez, maiatzean, entregatu behar izan duten programazio didaktikoa).
5.000 plaza legealdi honetan
2020ko hautaketa-prozesuen deialdi berri honek jarraipena ematen die 2015etik aurrera Hezkuntzan urtero egin direnei. Legealdi honen hasieran iragarri bezala, Hezkuntza Sailak urtero lan eskaintzak deitu ditu, eta eskainitako 5.000 plazen kopurua gainditu du.
Enplegu Publikorako Eskaintzek, kalitatezko enplegua sortzeaz gain, Euskal Hezkuntza Sisteman diharduten irakasleei lan-egonkortasun handiagoa ere eskaintzen diete; egonkortasun horrek, aldi berean, sendoago bihurtzen du hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez. Aurrekoetan legez, segurtasun eta berme juridikoa lehenesten dira eskaintza berrian ere, hau prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz, haien itxaropen eta ilusioak babestearekin batera.
Hautaketa-prozedura honen inguruko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura: www.euskadi.eus/hezkuntza
2020rako EPErako lanpostuak: kidegoak eta espezialitateak
Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa: ESPEZIALITATEA/ ESPECIALIDAD |
Plaza kopurua |
Sukaldaritza eta gozogintza / Cocina y pastelería | 13 |
Estetika / Estética | 7 |
Zurgintzako eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa / Fabricación e instalación de carpintería y mueble | 7 |
Ibilgailuen Mantentze lanak / Mantenimiento de vehículos | 14 |
Makinen Mekanizazio eta mantentzea / Mecanizado y mantenimiento de máquinas | 68 |
Ile-Apainketa / Peluquería | 6 |
Soldadura / Soldadura | 12 |
GUZTIRA / TOTAL | 127 |
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa
ESPEZIALITATEA/ ESPECIALIDAD |
plaza kopurua |
Filosofia / Filosofía | 45 |
Latina / Latín | 5 |
Gaztelera / Lengua Castellana | 115 |
Geografia eta Historia / Geografía e Historia | 116 |
Matematika / Matemáticas | 147 |
Fisika eta Kimika / Física y Química | 81 |
Biologia eta Geologia / Biol. y Geología | 44 |
Marrazketa / Dibujo | 32 |
Frantsesa / Francés | 18 |
Ingelesa / Inglés | 14 |
Musika / Música | 9 |
Gorputz Hezkuntza / Educación Física | 35 |
Hezkuntza-Orientazioa/ Orientación educativa | 36 |
Euskara / Euskera | 55 |
Informatika / Informática | 52 |
Enpresen Administrazioa / Administración de empresas | 19 |
Analisiak eta industria kimika / Análisis y química industrial | 5 |
Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak / Asesoría y procesos de imagen personal | 5 |
Eraikuntza zibilak eta etxegintza / Construcciones civiles y edificación | 8 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea / Formación y orientación laboral | 26 |
Ostalaritza eta Turismoa / Hostelería y turismo | 8 |
Esku-hartze soziokomunitarioa / Intervención socio-comunitaria | 12 |
Merkataritza antolaketa eta kudeaketa / Organización y gestión comercial | 13 |
Ibilgailuak mantentzeko antolakuntza eta prozesuak / Organización y procesos de mantenimiento de vehículos | 15 |
Fabrikazio mekanikoko antolakuntza eta proiektuak / Organización y proyectos de fabricación mecánica | 49 |
Osasun Prozesuak / Procesos sanitarios | 17 |
Akuikultura prozesuak / Procesos de cultivo acuícola | 6 |
Sistema Elektronikoak / Sistemas electrónicos | 12 |
Sistema elektroteknikoak eta automatikoak / Sistemas electrotécnicos y automáticos | 22 |
GUZTIRA / TOTAL | 1.021 |