Bihotz-Biriken Bizkortzearen formakuntza saioak hasi dituzte Donostiako ikastetxeetan

0

Iazko eskainitako saioek izandako balorazio positiboa ikusita, aurten ere Bihotz Biriketako Bizkortzearen (BBB) inguruko formakuntza saioak eskainiko zaizkie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan dabiltzan ikasleei.

Saio hauek DYA eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean antolatu ditu Udaleko Osasuna Sustatzeko atalak eta otsailaren 27tik apirilaren 3ra bitartean eskainiko dituzte Donostiako 21 ikastetxetan, 62 ikasle talderengana iritsiz.

Saio hauen helburu nagusia ikasleei oinarrizko bihotz-birika bizkortze teknikak erakustea bihotz geldialdi baten aurrean zer egin dezaketen jakiteko:

  • Egoera detektatu eta biziraupen katea azkar aktibatzearen garrantzia helarazi.
  • Larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean bizkortze maniobrak hasi.
  • Kanpoko desfibriladorea erabiltzeko inplikazioa lortu.
  • Larrialdi zerbitzuak iritsi arte itxaron.

BBBa, DENON ardura dela eta ez soilik osasun-langileena zabaldu nahi zaie. Ordubeteko saio teorikoaren ondoren, beste ordubetean praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek.