Talaia Alai proiektuaren lehen urratsak eman dira Hondarribian

0
PRUEBA

Hondarribiako Udalak balorazio positiboa egin du pasa den astean abian jarri zen Talaia Alai proiektuaren lehen ekimenan inguruan. Eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko proiektu honi hasera emateko, pasa den asteazkenean zenbait jarduera burutu ziren.

“Asteazken goizean Talaia Bordariko 90 ikaslekin batzartu ginen, proiektua azaldu eta bere eritziak jasotzeko. Eta arratsaldez, zentroan bertan ia 60 hondarribiarrekin egon ginen, guraso, bizilagun, irakasle eta Mugikortasun Mahaiko zenbait kide bertan zeudelarik” esan du Juan Luis Silanes Hezkuntza eta Ingurumeneko zinegotziak.

“Udalaren asmoa zein den azaldu genuen, eta batez ere, denen eritziak entzun eta mahai gainean jarri ziren.

Orain, jasotako informazio guztiarekin diseinu orokor bat egingo da. Bestela esanda, lan egiteko diseinu bat edukiko dugu. Hori edukita, lan bilera partehartzaile gehiago deituko ditugu. Eskertu nahi dut hurbildu ziren guztien jarrera, denen artean ziur asmatuko dugula proiektu on bat egiten”.

“Gogoratu nahi dut helburua ingurune hau bizilagunentzat, eskola komunitatearentzat eta bereziki eskolara egunero etortzen diren haurrentzako espazio atseginagoa izatea dela” gehitu du Silanesek.

Proiektuari buruzko informazio guztia: http://www.hondarribia.eus/es/mugitzenda