Topoko obrek kaltetutako establezimenduek laguntzak eskatu ditzakete

0

Topoaren saihesbidea eraikitzeko obrak direla-eta, Mirakoncha, Easo, San Martín tartean, ibilgailuen zirkulazioa itxi eta oinezkoentzat murrizketak egingo dira 10 hilabetez Donostiako erdian.

Obren ingurunean kokatutako jarduera ekonomikoetan sortuko diren kalteak arintzeko, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak laguntza batzuk ezarri ditu, egon daitezkeen galerak konpentsatzen laguntzeko.

Udalak udal-tasetarako diru-laguntzak arintzeko 30.000 euro jarri ditu. Laguntzen eskaerak Donostiako Sustapenaren web orrialdean aurkeztu behar dira.

Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia ondorengoa adierazi nahi izan du: “Nolabaiteko garrantzia duten obra guztiek kalteak eragiten dituzte herritarrentzat, eta, kaleko saltokiei dagokienean, kalte hori galera ekonomikoak edukitzea izan daiteke. Beraz, laguntza-lerro hori ezarri dugu lanen eragozpenak eramangarriagoak izateko; bide batez, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu guztiontzat onuragarriak izango diren obra horien aurrean pazientzia eta ulermena izateagatik”.