Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena

0

Gaur, ostirala, otsailak 28, B-4 bilaketa-gunean miaketa- eta berrikuspen-lanei eutsi zaie, eta, gainera, materiala ateratzeko eta bahetzeko lanei ekin zaie B-2 bilaketa-eremuan. Orain arte, guztira 5525 tona material atera eta bahetu dira, eta horietatik gehienak, 3825 tona, B-4 eremukoak dira.

Zabortegia sendotzeko lanei dagokienez, jarduketak zabortegiaren goiko aldean ari dira egiten, ezponda egonkortzeko eta balizko berraktibazioei errazago aurre egiteko. Zaintalde iraunkor bat mantentzen da hura kontrolatzeko. Halaber, ezkerraldean sartzeko pistak irekitzen ari dira, eta, beste zeregin batzuen artean, baskula zegoen goiko aldeko hondakinak deskargatzen ari dira, eremu horretan bilaketa-lanak ahalik eta segurtasun handienarekin egin ahal izateko. Bestalde, Bulldozer bat gehitu da, zabortegiaren goiko aldeari geometria egokia eta egonkorra emateaz arduratuko dena, haren egonkortasuna arriskuan jarriko duten ur-pilaketako guneak sor ez daitezen.

Airearen, uraren eta lixibiatuen kalitate-kontrolei dagokienez, neurketen emaitzak egunero eskainiko dituzte, orain arte bezala, IHOBEk eta Uraren Euskal Agentziak.