2016ko maiatzean, Astiko Baratza Solidarioa proiektua martxan jarri zuen Zarauzko Udalak. Gaur, Patxi Elolak, Garapenerako lankidetzako zinegotziak, 2019.urteko baratzen balantzea egin du.
Udalak hartutako konpromisoa bere osotasunean bete da: 2.500 € gastu arruntetarako eta beste 5.000 € negutegirako.
2019an Caritasek aldaketa handi bat proposatu zuen Baratza Solidarioan: astero elikagaiak jasotzera joan eta baratze-tekniketan formatzeko lantegi-okupazional bat sortu.
Baratzean lan egin eta lantegi okupazionaleko partaideak baratzeko tekniketan formatzeko 4 bolondresen (Angel Epelde, Jose Manuel Eizagirre, Juanjo Agirrezabala eta Iñaki Oñatibia) konpromisoa ere bere osotasunean bete da.
Caritasetik urtean zehar etorri den jende kopurua ere handia izan da: 23 pertsona. Nola nahi ere maiztasun txikia izan dute gehienek.
Urtean zehar, 6.320 zerba orri, hori nahiz berde; 206 unitate brokoli; 591 Kg kalabazin; 689 Kg kalabaza; 5 Kg tipula; 449 aza; 180 azalore; 572 eskarola, liso zein kizkurrak; 256 Kg leka; 2.558 letxuga; 1.051 Kg pepino; 287 Kg piper italiar; 2.700 porru; 105 Kg pipermorro eta 391 Kg tomate eraman ditugu.
Eramandako guztiaren kopuruaren balioa, Ordiziako azokako asteroko prezioen urteko batezbestekoaren arabera baloratuz, 16.024,98 eurotakoa da. 2018an 14.761,82 € izan ziren, 2017an 11.260,44 € eta 2016an 6.325,50 €. Igoeraren arrazoia, negutegian urte guztian zehar ekoitzi diren 391 Kg tomate, pepino, letxuga eta zerbaren ondorio da.
Bolondresak 2019an lortutako emaitzekin oso gustura daude eta 2020 urtean zehar jarraitzeko prest daude baina herriko beste pertsonei bolondres izateko eskaera egiten diete.