Euskadik koronabiruseko 9 kasu positibo ditu

0

Pertsona guztiak egoera onean daude eta etxeko jarraipena egiten ari zaie

Osasun Sailak koronabiruseko lau kasu positibo gehiago baieztatu ditu gaur arratsaldean. Horrela, dagoeneko bederatzi dira infekzio horren ondorioz Euskadin kontabilizatutakoak. Lau berrietatik hiru Arabako aurreko positiboen kontaktuetatik eratortzen dira, eta bestea, osasasun langilea da eta ez du inolako erlaziorik edo arrisku aurrekaririk. Bederatzi pertsonak egoera onean eta etxeko jarraipenean daude.

Osasun Publikoko epidemiologiako taldeak eta Osakidetza baieztatutako kasuen kontaktuen jarraipena egiten ari dira, eta arrisku-irizpideak biltzen dituzten susmo posibleei erantzuten.

KASU POSITIBOEN ZERRENDA

Euskadik 9 kasu ditu gaur egun:

  1. kasua: Gipuzkoan bizi den emakumea.
  2. kasua: osasun-arloko profesionala Araban.
  3. kasua: Arabako osasun-arloko profesionala, bigarren kasuaren kontaktua.
  4. kasua: bigarren kasuaren kontaktua, Araban.
  5. kasua: Nafarroako kasu positiboaren kontaktua, Araban.
  6. eta 7. kasuak: hirugarren kasuaren kontaktuak, Araban.
  7. kasua: positibo berri bat Gipuzkoan eta osasun-arloko profesionala. Ez du aurrekoekin loturarik, ezta arrisku-aurrekaririk ere.
  8. kasua: Arabako osasun-arloko profesionala, 2. eta 3. kasuen kontaktua.

Guztiak egoera onean eta etxeko jarraipenean daude.

PREBENTZIO NEURRIAK

Osasun Sailak eta Osakidetzak, UPV/EHUrekin koordinatuta, bertan behera utzi dituzte Arabako ESIko eta Donostiako ESIko medikuntza eta erizaintzako ikasleen praktikak, hedapenari eusteko prebentzio-neurri gisa. Zentro horietan beste erakunde batzuek egindako gainerako prestakuntza-jarduera ere bertan behera geratzen da.