Euskadik koronabiruseko bost positibo ditu Osasun Sailak beste bi kasu konfirmatu ostean

0

Osasun Sailak beste bi kasu baieztatu ditu, beraz, gaur gaurkoz, Euskadin koronabiruseko bost positibo daude. Laugarren kasua gizon bat da eta Arabako lehen positiboarekin izan du harremana. Bosgarrena, Nafarroako gaixoaren kontaktoa izandako gizon bat da. Bost pertsona hauek etxean isolatuta jarraitzen dute, eta haien osasun egoera ona da.

Osasun Publikoko epidemiologiako taldeak eta Osakidetza baieztatutako kasuen kontaktuen jarraipena egiten ari dira. Izan ere, horrek ahalbidetu du positibo berri hauek identifikatzea. Gainera, kasu horiekin batera, kasu susmagarriei zorrotz erantzuten jarraitzen da.

Ildo horretan, Osasun Sailak azpimarratu du orain inoiz baino gehiago jarraitu behar direla gaixotasun hori ez zabaltzeko ematen diren gomendioak: (1) edozein susmoren aurrean, etxean geratu eta 900 20 30 50 telefonoarekin harremanetan jarri behar da; eta (2) higiene-neurriak hartu behar dira, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo botatzeko zapiak erabiltzea

LURRALDE ARTEKO BATZORDEA

Nekane Murga Osasun sailburuak Lurralde arteko Kontseiluan parte hartu du gaur eguerdian. Topaketa online bidez deitu da erkidego guztietako azken orduko egoera eguneratzeko. Bileraren helburua egoerari erantzun koordinatu bat ematen jarraitzea da, baita neurri gehiago hartzearen balorazioa, behar izanez gero.

HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA

Osasun Sailak koronabirusari buruzko zalantza komunei buruzko hainbat galdera eta erantzun ditu bere webgunean. Gainera, kutsatzea prebenitzeko gomendio nagusiak herritarrei oso modu bisualean gogorarazten dizkien materiala garatu du.