Arabako Ganberako merkataritza eskola berriaren ikastaroek duten kontratazio-konpromisoa nabarmendu du Artolazalek

0

“Arabako Ganberako Merkataritza Eskola Arabako merkataritza-enpresen beharrak eta langabeen interesak bateratzen saiatuko da, kontratatzeko konpromisoa izango duen prestakuntzaren bidez kalitatezko lanaren bila”, adierazi du Beatriz Artolazabal sailburuak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Gasteizko Udalak babestutako prestakuntza-ekimen hau abian jartzean.

Beatriz Artolazabalek gaineratu duenez, “Eskola hau hainbat erakunderen eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarlan publiko-pribatuaren emaitza da. Ekimen hau Lanbideren kontzeptu hedatuaren beste urrats bat da. Proiektu hau Euskal Enplegu Zerbitzua sarean ulertzeko modu berri baten barruan kokatzen da. Beste urrats bat eman dugu, eta eskola honetan prestakuntzak kontratatzeko konpromisoa dakar”.

Artolazabal sailburuak azpimarratu duenez, “ekimen honen leit motiv-a da ‘Zure burua saltzen laguntzen dizugu’, gure enpresek behar dituzten merkataritza-trebetasunak hobetzeko helburuarekin. Etorkizun profesionala planifikatzeko laguntza, lan-ibilbide hobea egiteko jarrera eta gaitasuna indartuz”.

“Arabako Lurralde Historikoko enpresek eskatzen dituzten profesionalei prestakuntza ematea da proiektu honekin bat egiten dugun erakunde publikoen eta gizarte-eragileen helburu komuna”, esanez amaitu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako arduradunak.