Artea eta Giza Eskubideak lehiketaren irabazleen on-line aukeraketa

0
PRUEBA

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldi honetan, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Ekitaldi honetan 2.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta 1.300 lan baino gehiago aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Honako honetan, pertsona orok joan eta etorri askerako eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko duen eskubideari buruz hausnartu dute (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 13.artikulua). Lehiaketa honetarako gaia sakona izan da, eta partaideak jorratu duten modua sakona izan da, bai esperientzia hau bizi behar izan dutenengatik eta bai hauen azalean jartzeko gai izan direnengatik.