Bideak Zabalduz, elkarteak gizarteratzeko eta bere lana ikusarazteko proiektua

0

Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta BIHOTZEZ, ADEMGI eta AGISAS elkarteetako ordezkariek, Bideak Zabalduz proiektua aurkeztu dute. Proiektu honen helburuetako bat Donostian lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzea da.

Proiektua osatzeko elkarte bakoitzak hainbat tailer egin ditu laburmetraiak eta ikusentzunezko proiektuak eginez.BIHOTZEZ- Kardiopatiak dituzten haurren familien elkarteak-, ADEMGI – Gipuzkoako Esklerosi Multiplearen Elkartea- eta AGISAS – Gipuzkoako gizarte integratzaile eta Gizarte eta kultura-animatzaileen elkarteak – elkarteek parte hartu dute aurtengo Bideak Zabalduz proiektuan eta guztira bost laburmetrai egin dituzte.

BIHOTZEZ-ek laburmetrai bat egin du eta ADEMGI-k beste bi egin ditu. Gainera, aipagarria da ere AGISAS-ek bultzatu dituen genero berdintasuneko ekintzetan laburmetrai bat egin dutela eta bertan genero indarkeriaren inguruan aritu dira lanean.

Aktoreak elkarte ezberdinetako kideak eta boluntarioak dira. Eta grabazioak egiteko eragile ezberdinek parte hartu dute. Laburmetraien edizioan euskarako azpitituluak eta gorrentzako keinuen hizkuntza sartu dira.

Estreinaldi gala

Laburmetraiek, estreinaldi gala izango dute, Donostiako Antzoki Zaharran egingo da ,martxoak 6an. 19:00etan izango da, eta gonbidapenen erritmoa ikusita agortzetik gertu geldituko dira sarrerak. Arrakasta ikusita, laburmetraiak berriro ikusteko aukera izango da ,martxoak 12an, EHU-ko Hezkuntza fakultateko Aula Magna gelan goizeko 11:00etatik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatearen kolaborazioarekin.

Oharra: Ezinbestekoa izango da galara kolonia, perfume, lurrin edota usaina duten produktu kimikoekin, produktu hauengatik sentsibilitatea jasaten duten pertsonengatik.