Eusko Jaurlaritzak elkartasuna adierazi die Zaporeak gkeetako boluntarioei, Lesbosen atzo arratsaldean jasandako erasoen ostean

0

Martxoaren 1eko arratsaldean, igande arratsaldean, pertsona talde esanguratsu batek Zaporeak erakundeko boluntario batzuei eraso egin zien, Moriako errefuxiatuen esparruan (Greziako Lesbos uhartea) lan humanitarioa egitetik itzuli zirenean.

Azken egunotan, Eusko Jaurlaritzak komunikabideen eta uharteetan lan egiten duten euskal erakundeen bidez jakin du istilu bortitzen eta eraso xenofoboen gorakada kezkagarria gertatzen ari dela, bai uharteetara iristen diren edo iritsi diren errefuxiatuei zuzenduta, bai erakunde humanitarioetako eta komunikabideetako kideei zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzak erabateko gaitzespena adierazten dio erantzun xenofobo bortitz horri; eta berretsi egiten du konpromiso etiko eta solidarioa dutela gerraren, jazarpenaren edo muturreko pobreziaren ondorioz beren etxeak uztera behartuta dauden errefuxiatuekin.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak babesa ematen die gehien behar duten pertsonei laguntzeko lan humanitarioa egiten duten gizarte-erakundeei. Zaporeak elkarteko kideei babesa helarazi zaie, eta hasiera-hasieratik harremanetan egon gara haien osasun-egoera ezagutzeko eta sor daitekeen edozein gairi aurre egiteko behar dituzten baliabideak haien eskura jartzeko.