“Inspira Steam” programa Donostiako Gaztelekuetan landuko da

0

Deustuko Unibertsitateko “Inspira Steam” programa Altza, Intxaurrondo eta Martutene Gaztelekuetan landuko da. Zerbitzu horietan programa garatzeko hiru saio antolatu dira, gaztelekuetako hezitzaileek eta aholkulari eta mentoreek dinamizatzen dituztenak. Inspira STEAM-en oso garrantzitsak dira mentoreak, hau da, neska gazteengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen aritzen diren emakume boluntarioak.

Prestakuntza teknologikoaren aldeko apostua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtez urte. Emakumeen kasuan, gainera, datuak are eta nabarmenagoak dira.
Hori horrela, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretatik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira Steam.

Altza Gaztelekua: martxoak 4, 11, 25, 18:00-19:30

Intxaurrondo Gaztelekua: Martxoak 5, 12, 26, 18:00-19:30

Martutene Gaztelekua: Martxoak 5,12,26, 17:30-19:00