Tokiko merkataritzarako laguntzak zabaldu dira Ategorrieta-Ulia, Loiola eta Martutenen

0
PRUEBA

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko.

Helburua, jarduera ekonomikoa eta komertziala, hiri-ehuna suspertzea, enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea da Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Ategorrieta-Ulia, Loiola eta Martutene.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Enrique Ramos-en esanetan: “laguntza horien bitartez, hurbileko merkataritza biztanleen kontsumo-ohituren aldaketetara egokitzea nahi dugu, eskaintza erakargarriagoa eginaz. Modu horretan, txikizkako merkataritzari erreminta berriak eskaintzen dizkiogu lehiakorragoa izan dadin”.

Bai establezimendu aktiboen zein berrien kasuan, laguntza gehienez 5.000 €-koa izango da. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 €) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte.

Laguntzak Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska daitezke. Pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du:

  • Txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa)
  • Elikadurazkoak ez diren produktu industrialak
  • Etxerako artikulu elektrikoen konponketa
  • Garbitegiak, tindategiak
  • Ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak
  • Argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak
  • Tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta txurro-dendak
  • Bidaia agentziak
  • Irakaskuntza jarduera batzuk
  • Estomatologiako eta odontologiako kontsulta klinikoak
  • Naturopatia eta akupuntura zerbitzuak eta zerbitzu parasanitarioak, albaitaritzako kontsultak eta klinikak.