Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari Xabier Arrietak “Jornada sobre Tecnologías de la Traducción para la Administración Pública” izeneko jardunaldian parte hartu du gaur. Jardunaldi horretan, Administrazio Publikoan itzulpengintzarako azpiegituren hedapenean izandako azken berrikuntzak azalduko dira.
Xabier Arrietak “La magia de las palabras: el nuevo traductor neuronal entre euskera y castellano” izeneko hitzaldiarekin parte hartu du.
Jardunaldia Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzan, Madrilen, egin da.