Bilaketa-operatiboaren segurtasuna bermatze aldera zabortegiaren erdi-goiko aldea egonkortzeko lanak areagotu dira lan-txanda berri bat sartuz

0
PRUEBA

Bilaketa-operatiboaren batzorde teknikoa egiten ari den lanei dagokienez, gaur goizean Txurdinagako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egindako bileran hurrengo orduetarako planifikatutako lehentasunak baloratu eta finkatu ditu, eta honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Gaur egun, B-4 bilaketa-eremuan lan egiten jarraitzen da. Operatiboan atera eta bahetzen diren hondakinak jaso behar dituen langa egokitzen ari da. Gaur egun 7.500 m ³ material baino gehiago atera da inguru horretatik.
  • Bi egunetan, erabat hustuko da B-3 bilaketa-eremua, A-8ko harri-lubeta eraikitzen ari den lekuaren goialdeari lotuta.
  • Hurrengo orduetan, B2 bilaketa-eremutik materiala aterako da, eta, horri esker, 80 m ³ inguru bahetuko dira eta erortzean lurperatuta geratu zen lixibiatuen kutxatila lokalizatuko da.
  • Era berean, lan handia egiten ari dira B 3-1 bilaketa-eremu osoa, datorren astelehenetik aurrera, atera eta bahetzeko aukera emango duen pista eraikitzeko.

Zeregin horietan asko lagundu dute egiten ari diren egonkortze-lanek eta argiztapen-dorreak obran jartzeak; izan ere, joan den astelehenetik, goizeko 6etatik gaueko 11etara bitartean etengabe lan egiteko aukera ematen dute.