COVID-19 koronabirusaren aurrean koordinazio taldea osatu da Donostian

0

Donostiako Udalak COVID-19 koronabirusaren aurrean modu koordinatuan jarduteko, udal sailarteko ordezkarien bilera egin du. Lan Arriskuen Zerbitzua eta Osasun Publikoa Saila buru, Eusko Jaurlaritzatik hartzen ari diren prebentzio neurri zein ekintzen berri eman dute eta langileei, herritarrei zein udal zerbitzuetako ordezkariei informazioa zabaltzea du helburu. Udal sailetako zuzendarien arteko koordinazio taldeak egunean eguneko egoera zein den aztertu eta neurriak modu bateratu batean hartzeko antolatuko da.

Gomendioen artean, orain arteko prebentzio-neurriei eustea eta Osasun Sailak eta Osakidetzak emandako aholkuak betetzea garrantzitsua dela azpimarratu da sailen arteko bileran. Aholku horiek eskuragarri daude Osasun Sailaren eta Osakidetzaren webgunean.