Cristina Gonzálezek Arabako Errioxa erreferentziazko helmuga enoturistiko gisa aurkeztu du Bartzelonan

0

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatu Cristina Gonzalézek Arabako Errioxa erreferentziazko helmuga enoturistiko gisa aurkeztu die gaur Bartzelonako bidaia agentzia eta komunikabide espezializatuei. Erreferentziazko helmuga enoturistikoa izanik ere, Arabako Errioxako ardoaz gain eskualde horretan bestelako natura eta ondare baliabideak daudela azaldu die eta horien berri eman.

“Arabako Errioxan paisaiak, ondare historiko eta arkeologikoa, kultura, jai eta tradizioak eta gastronomia daude, eta jakina, baita upategiak eta ardoa ere. Bisitarien eskura jartzen dituen zerbitzuak hobetuz joan da eskualdea eta, gaur egun, erreferentziazko helmuga enoturistikoa da bai Espainian, bai mundu osoan, baina hori nahikoa ez, eta hobetzen jarraitu nahi du”, adierazi du diputatuak.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du sustapen ekitaldia, Arabako Errioxako turismo intereseko baliabideen berri emateko Katalunian, zeina bisitari igorlea baita. Komunikabideetako eta bidaia agentzietako berrogei bat profesional izan dira ekitaldian, eta diputatuaz gain, Ardoaren Ibilbidearen lehendakari María Simónek eta eskualdeko turismo sektoreko enpresariek ere hartu dute parte.