Gaur bildu da Bilboko Itsasmuseumean Euskadiko Familia-Turismoko produktu-kluba. Gaurkoa bigarren bilera izan da eta lehenengoa iaz Donostiako Aquariumean ospatu zen, hau Itsasmuseum bezala, klubeko bazkide.
Bilboko bileran aurten garatuko den ekintza-plana aztertu da eta batez ere, produktua sortzeko formakuntzan, sarean lan egitean eta lankidetzan, merkaturatzea hobetzean, eta publizitate-plangintza, press- eta fam trip-ak bezalako sustapen ekintzen euskarriak gaurkotzean eta gauzatzean datza.
Aurten weborria hobetzeko eta produktu-klubeko baliabide eta enpresa guztietan “gamifikazio”-proposamenak (hau da, jokoaren diseinu-elementuak eta printzipioak horietan aplikatzeko proposamenak) ere burutuko dira.