Gaixotasun kronikoak zituen 82 urteko gizon bat hil da Euskadin, koronabirusen positibo eman ondoren

0

Osasun Sailak jakinarazi du 82 urteko gizonezko bat hil dela Bizkaian, koronabirusean positibo eman ostean. Gaixotasun kronikoak dituen pertsona horrek pneumonia bat zuen, eta haren positiboa gaur bertan baieztatu da.

Euskadik COVID 19ko lau kasu gehiago erregistratu ditu azken orduetan, eta, beraz, 21 dira dagoeneko Euskadin zenbatutakoak: (16 Araban, 2 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian). Horietatik 14 etxean jarraitzen dute eta 7 pertsona ospitalean daude, horietako bat ZIUn.

ARABAN, hiru positibo gehiago batu dira, eta, beraz, dagoeneko 16 dira koronabirusa duten pertsonak. Guztira, 5 ospitaleratuta daude.

GIPUZKOAn ez dago berritasunik gaur goizeko datuen eguneraketari dagokionez: 2 kasu positibo, horietako bat ospitaleratua.

BIZKAIAN beste koronabirus kasu bat gehitu da dagoeneko jakinarazitako biei (guztira, 3). Azken jakinarazpena adineko gizon batena izan da, gaixotasun kronikoak zituenarena, eta positibo eman ostean hil da. Lurralde horretan, pertsona batek ospitalean jarraitzen du, eta besteari etxeko jarraipena egiten zaio.

Bihar Osasun Sailak Eusko Jaurlaritzaren Sailarteko Mahaian parte hartuko du, eta ondoren informazioa eguneratuko du.

Herritarrentzako ohiko gomendioak eta galderak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren webgunean.