Guztira hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetara

0

Hamabi Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan aurkeztu dira, hiru hautesbarruti bakarrean eta bat bi bitan

Martxoaren 2an amaitu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara hautagai-zerrendak aurkezteko epea, eta gaur argitaratu dira aurkeztutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Guztira hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira, horietatik 12 hiru lurralde historikoetan aurkeztu dira, 4, berriz, hautesbarruti bakarrean eta bat bi lurraldeetan.

Araban 12 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 14 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

2.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA   PSE-EE (PSOE)

3.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA     (PACMA)

4.- ONGI ETORRI (O. E.)

5.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU)

6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

7.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI

8.- VOX (VOX)

9.- LIGA FORALISTA – FORUZALEAK (L.F.F.)

10.- LIBRES POR EUSKADI (LxE)

11.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

12.- PP+Cs (PP+Cs)

13.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

14.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)

 

Bizkaian, 2016an bezala, 15 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

2.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA   PSE-EE (PSOE)

3.- LIBRES POR EUSKADI (LxE)

4.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

5.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO (PACMA) / ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA/ATTKAA)

6.- LIGA FORALISTA – FORUZALEAK (L.F.F.)

7.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU)

8.- PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES EUSKADI / EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (ELAK/PCTE)

9.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI

10.- VOX (VOX)

11.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

12.- PP+CS (PP+Cs)

13.- ALDERDI HUMANISTA – PH

14.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

15.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)

 

Gipuzkoan 11 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 13 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU)

2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

3.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)

4.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA     (PACMA)

5.- LIBRES POR EUSKADI (LxE)

6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)

7.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J

8.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI

9.- VOX (VOX)

10.- PP+Cs (PP+Cs)

11.- UNIÓN CRISTIANO DEMÓCRATA ESPAÑOLA (UCDE)

12.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)

13.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)

 

2016ko hautagai-zerrendaren zenbaki bera

Apirilaren 5eko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoen kopurua 2016ko berbera da. 2012an, esate baterako, 20 alderdi aurkeztu ziren.

Gora egin du hautagai-zerrendak hiru lurralde historikoetan aurkeztu dituzten alderdien kopuruak. 2012an 9 izan ziren Euskadi osoan aurkeztu ziren alderdiak, eta orain, berriz, 13 dira. Lau alderdi aurkeztu dira lurralde historiko bakarrean.

Lurralde historikoen arabera, Araban 2 hautagai-zerrenda gehiago aurkeztu dira, Bizkaian zerrenda kopurua mantendu egin da eta Gipuzkoan bat gehiago aurkeztu da.

Iragarritako bost hauteskunde-koalizioetatik azkenean lauk aurkeztu dituzte zerrendak.

Hauteskunde Batzordeek alderdi politikoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko, irregulartasunen bat ote dagoen hautemateko eta, halakorik balego, horiek zuzentzeko epea zabaldu dute orain.

Izapide horiek amaitu ondoren, hiru lurralde historikoetako Hauteskunde Batzordeek martxoaren 9an aldarrikatuko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Zerrenda horiek hurrengo egunean argitaratuko dira EHAAn, eta egun horretan bi eguneko beste epe bat irekiko da administrazio auzietarako dagokion epaitegian errekurtsoak aurkezteko.

Hautagai-zerrendaren baten aldarrikapena inpugnatzen bada, epaitegiak martxoaren 14ra arteko epea izango luke errekurtsoak ebazteko. Epaia Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsopean jarri ahal izango da, eta horri buruzko erabakia martxoaren 20a baino lehen eman beharko litzateke, egun horretan hasten baita hauteskunde-kanpaina.