Kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango dituzte Donostian

0

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurten, eskaintza zabaltzea erabaki da, eta hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratuko ditu 2020an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarentzako lehentasunezkoa da hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea. Horretarako, aurten dirulaguntzaren baldintzak aldatzea erabaki du.

  • Diru laguntzen nondik norakoak hurrengoak dira, bai euskaraz soilik jartzeko, edota euskaraz eta gaztelaniaz, bietan:
  • Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa
  • Establezimenduen barruko euskarri finkoak
  • Establezimenduen barruko seinaletikoa
  • Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak…)
  • Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak
  • idatzizko euskarriak (Ahozapiak, mahaigainak…)

Dirulaguntza horiek eskatzeko, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).