Salamancan mini kopa jokatuko duen RPK Araskiren aurkezpena

0

Arte Ederren Museoa izan da RPK Araski taldearen aurkezpena egiteko hautatu den lekua, datorren asteburuan mini kopan lehiatuko baita Salamancan, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango den Erreginaren LVIII. Koparen ekitaldi osagarri gisa. Foru aldundiak, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailari atxikita dagoen Kirolarabaren bitartez, taldea babesten du mini koparen edizio honetan.

Aurkezpenean izan dira Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Itxaso Iratxe Rodríguez RPK Araskiko lehendakaria, Manu Moreno entrenatzaile nagusia eta talde teknikoko gainerakoak eta 11 jokalariren taldea, den-denak 2006 eta 2007 bitartean jaioak.

Mini koparen IV. edizioa izango da hori, Gironan, Zaragozan eta azkena Gasteizen egin ondoren. Haurren kategoriako torneoa da, non lehenengoz parte hartuko baitute Endesa emakumeen ligako 14 taldeetako 14 harrobiek.

RPK Araski C taldearen barruan dago eta Perfumerías Avenida eta IDK Gipuzkoa taldeekin jokatuko du. Lehiaketa ostiralean, martxoak 5, abiatuko da taldeen fasearekin, eta Araski 9:00etan arituko da Alamedilla pabilioian. Bigarren partida 14:00etan izango da. Larunbatean kanporaketak izango dira eta igandean mini koparen finala, Erregina Koparen pabilioi berean, final handia jokatu baino pixka bat lehenago.