Arabako Diputatu nagusia eta Kultura eta Kirol Saileko diputatua Araskik Erreginaren Kopan egin duen debutean izango dira

0
PRUEBA

Ramiro González diputatu nagusia eta Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua gaur Salamancara joan dira RPK Araskik Lointek Gernikaren aurka jokatuko duen partidan egingo duen debuterako, Erreginaren saskibaloiko Koparen LVIII. edizioan, zeina datorren igandera arte, martxoak 8, jokatuko baita.

Arabako diputatu nagusia harro dago Araski lehiaketa honetara iritsi delako: “duela urte gutxi batzuk saskibaloiaren zale talde bat besterik ez zen, haien kirolik gogokoena Araban egiten jarraitu besterik nahi ez zutenak, baina egun proiektu eraldatzaile bat da mugak gainditu dituena; gizartea batzen du eta bere lekua eskatzen du zarata handirik egin gabe” eta txalo egin die zaletuei, Salamancaraino joan baitira asko, eta haiekin mintzatu da luze egunean zehar. “Gaur olatu berdearen zati bat gara, baina proiektu honekin daukagun konpromisoa lehendik dator, eta zalantza gabe haren ondoan izango gara beste urte batez” erantsi du.

Bestalde, Kirol Saileko arduradunak hau nabarmendu du: “harro daramatzagu, gure lurraldetik kanpo, Araski markaren baloreak, izaera eta pasioa, duela urte gutxitik hona denok konkistatu baikaitu Araban, eta halaxe erakusten du Mendizorrotzak han egin den partida bakoitzeko, gero eta jende gehiago joaten da eta”. Del Valek dioenez, “Araski marka errealitatea da ez soilik lehenengo taldean, bai eta harrobia zaintzean ere, edo, hobe esanda, bereziki harrobia zaintzeko dago”.

Izan ere, bihar, 09:00etan, RPK Araskiren haurren debuta izango da, lehiaketan, Minikoparen IV. edizioan. Araskik jokatuko dituen partida guztietan egongo dira erakunde ordezkariak.