Denontzat Race Donostia aurkeztuta

0

Maiatzaren 16an oztopo zirkuitu batek partehartzaileen trebezia frogatuko du

Donostiak oztopo lasterketa izango du maiatzaren 16an. Donostiako Udalak «Denontzat Race» lasterketaren aurkezpena hartu du, hain zuzen ere, hiriak hartuko duen lehen oztopoen lasterketa.

Kirol zinegotzi Martin Ibabek, Bera Berako gerente Igor Etxeberriak, eta Denontzat gimnasioetako kudeatzaile Ismael Mateok eta Asier Landart-ek aurkeztu dute lasrterketa. Bertan, oztopo lasterketetako espezialistak egongo dira, baita gero eta pertsona gehiago egiten duten kirol mota honetako partehartzaile herrikoiak ere.

Ibilbidea

Lasterketako irteera zein helmuga Sagües-en izango dira eta Zurriola hondartza, paseo berria, Urgull mendia, portua, Kontxako hondartzatik igaroko da. Guztira 10 kilometrotako distantzia izango du eta 25 oztopo gaindituko dituzte, hiriko lekurik esangurenetsuetatik. Partaideentzako benetako luxua.

Lasterketa hauetan, korrika egiteaz gain, oztopo ezberdinak gainditu behar izaten dira, hesiak, hormak, indarrezkoak, trebetasunezkoak, uretan bustitzekoak, erresistentziakoak eta herri kirolak besteak beste.

Lehen lasterketa hau maiatzaren 16ean izango da, larunbata, irteera 15:30etan hasiko delarik. Irteera taldeka izango da, 8-10 talde espero dira, eta hamar minutuko tartearekin irtengo dira talde ezberdinak. Talde hauek, parte hartzeko izango diren bi mailatan banatuko dira, lehiakorra eta herrikoia:

  • Lehiakorra: Lasterketan garaipena eta topera joan nahi duten pertsonentzat. Kategoria honen barne banaka edo kuadrillan egiteko aukera dago. Senior, junior, master eta Kuadrilla mailetan sailkapenak egongo dira (gizonak eta emakumeak)
  • Herrikoia: Lasterketa hauek frogatu eta modu relaxatuagoan egin nahi dutenentzat, norberaren erronka gisa edo/eta ondo pasatzeko.

Zer dira OCR lasterketak?

OCR (Obstacle Course Racing) oztopo lasterketak asko hazi dira azken urteetan. Hauek, korrika egiteaz gain, ibilbidean zehar izaten diren oztopo ezberdinak gainditzeaz datza. Lasterketa hauek maila eta zailtasun ezberdinekoak izaten dira, oztopo ezberdinen arabera, edota lasterketaren luzeeraren arabera. Hauetan lasterketarik esanguratsuenak Spartan Race eta Farinato Race dira besteak beste.