EAE-n koronabirusak eragindakoen kopurua 27ra igo da

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da gaur erantzun koordinatua emateko koronabirusak sortutako egoera aztertzen duen sailarteko mahaiaren beste bilera batean. Joan den astean eratu zenetik, mahai horrek egiten duen hirugarren bilera da, eta bertan, Eusko Jaurlaritzako sailburuek hartu dute parte.

Nekane Murga Osasuneko sailburuak eskura dauden azken datuak jakinarazi ditu. EAEk beste sei COVID-19 kasu erregistratu ditu azken orduetan. Hortaz, dagoeneko 27 zenbatu dira EAEn: 20 Araban, 2 Gipuzkoan eta 5 Bizkaian. Horietatik guztietatik, 11 ospitalizatuta daude (horietako bat, ZIUan); gainerakoak, etxean dira eta jarraipena egiten ari zaie.

ARABAN 4 positibo gehiago izan dira, beraz, 20 lagunek dute koronabirusa. Horietatik 9 ospitalizatuta daude.

GIPUZKOAN ez dago berririk atzoko datuen aldean: 2 kasu positibo, horietako bat ospitalizatua.

BIZKAIAN 5 kasu daude. Atzo bat jakinarazi zen, hain zuzen ere, hildako pertsonarena. Lurralde honetan, pertsona bat dago ospitalizatuta.

HURRENGO JARDUNAK

Bestalde, egoerari buruzko azken datuez gain, sailarteko mahaiak orain gauden euste-aldian egiten ari diren jardunetan lan egin du. Jardun horien helburua da birusak hedatzen jarrai ez dezan. Neurri horien artean, osasun-arloan ezarritakoak nabarmentzen dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak, gomendio moduan, adierazi dute prebentzio-neurri nagusia eskuak garbitzea dela.

Herritarrentzako ohiko gomendioak eta galderak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren web-orrian.