Eusko Jaurlaritza patronalarekin eta kluster industrialekin bilduko da datorren astean, koronabirusak ekoizpenean duen eragina aztertzeko

0

Datorren astean bi bilera izango ditugu: Merkataritza Ganberekin eta`Patronalarekin, beraien hausnarketa nolakoa den ikusteko eta egoera aztertzeko. Eta bestalde, klusterrekin bilduko gara eta esango digute zer arazo dituzten hornitzaileekin.

Zailtasunak nabaritzen ari dira Txinara eraman zirelako lan batzuk. Stocka bukatzen ari da eta aztertu nahi dugu hornitzaile desberdinak bilatzea posible den. Hirugarren arlo bat ere badugu: garraio publikoa. Eskuak garbitzeko eskatu zaizkigu eta garbitasuna sakontzeko, eta horrek garraio publikoan ere eragina behar du izan. Osasun Sailak ematen dituen aholkuak jarraitzen ditugu uneoro.

Adimen artifizialari buruz aipatu du “dagoeneko aplikatzen ari garela: datu asko kudeatu behar dira eta gai etikoa egoki finkatu behar da; gure enpresek datu horien kudeaketa egokia eginaz negozio aukera berriak sortu ditzakete”.

Euskadik jaso ditzakeen portu edo aireportu transferentzia berrien inguruan galdetuta, honakoa aipatu du “garraio azpiegituren eragina Euskadi osorako aztertu beharko genuke, bai karga eta bai pertsonentzako. Errepideetatik kamioiak kendu nahi baditugu, ezinbestekoa izango da eskumen berri horien bidez kudeatu ditzakegun azpiegiturak sustatzea”.