Orain Nekaturrek landa apartamentuak ere hartzen ditu

0

Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeen Elkartea den NEKATURrek, atzo, martxoak 4, asteazkenean, Gasteizko «ATARIA»-n, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentruan, Ohiko Batzar Nagusia eta Aparteko Batzarra ospatu zituen.

Goizean zehar, 2.019ko ekintzen plana, kontabilitate itxiera, 2020rako ekintza plana eta aurrekontua, eta datorren urteetan “Nekaturren 2.017-2.020 Plan estrategikoan” zehazturiko ekintzak aurkeztu ziren. Oinarriak eta hurrengo urteetan egin beharreko bidea jasotzen dituen plana da. Produktu turistiko sostengagarri eta kalitatezkoa bultzatzeko ekintzak aurrera eramaten lanean jarraitu nahi da, eskaintza erakargarria edukiko duena, erabilera anitzekoa eta malgua, gure bezeroen beharrak eta aurreikuspenak asetzeko helburuarekin, benekotasuna eta berrikuntza desberdintasun ikur bezela edukiaz, eta errentagarria ekonomikoki gure ostatuentzako eta landa guneko beste eragileentzako.

Además, Elkarteak «Landa Apartamentuen» modalitatea ere hartzea erabaki zen.

13:00etan, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako ordezkariei ongietorria egin zien Nekaturreko lehendakaria den Mª Felisa Peralek. Ekitaldian, belaunaldi aldaketa egin duten Landa-Etxe eta Nekazalturismoei omenaldi txikia egin zitzaien, lurralde bakoitzean 2019 urtean aldaketa egin zuten ostatuko azken kideei oroigarria eskeiniaz:

  • Araban: Gatzaga Buradongo «Areta Etxea» nekazalturismoa
  • Bizkaian: Muxikako «Iberreko Errota» nekazalturismoa
  • Gipuzkoan: Antzuolako «Ibarre» nekazalturismoa

Administrazioko ordezkariei dagokionez, honakoek hartu zuten parte: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Sailburu ordea, Bittor Oroz Izagirrek eta Turismoa eta Ostalaritza Zuzendaroak, Goyo Zurrok; Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Zuzendaria den Maite Peñacoba eta Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko Zuzendari Nagusia den Cristina Múgica; Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Orekako Zuzendaria den Xabier Arruti eta Turismoko Zuzendaria den Iker Goiria; eta azkenik Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapenerako Zerbitzu Burua den Javier Orive.