“Schommer. Garaikideak” erakusketa izango da Amarica aretoan maiatzaren 17era arte

0

Gaur, 19:30ean, inauguratuko da Amarica aretoan “Schommer. Garaikideak” erakusketa, eta maiatzaren 17era arte izango da ikusgai. Egileak 1969. urtetik 2000. urtera egindako hiru serietako 78 erretratu bildu dituzte bertan.

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Ana del Valek aurkeztu du argazki bilduma.

Del Valek nabarmendu duenez, “erakusketa Schommerren lanik onenetako bati buruzkoa da: erretratuak. Berrogei urtetan zehar jorratu zuen genero hori. Erretratuetako asko komunikabideetan argitaratu ziren eta boterea, ekonomia eta kultura islatu zituzten, eta gure herrialdeko duela gutxiko historiaren galeria ikonografiko aparta osatu zuten”.

Horrela, kronika bisuala balira bezala, hautatutako argazkiek –batzuk oso ezagunak, beste batzuk ia argitaragabeak, baina denak ikonikoak– XX. mendeko kulturan murgildu eta ibilbide bisuala egitera gonbidatzen dute ikuslea, izen propioetatik abiatuta: zinemako, literaturako, musikako, antzerkiko, dantzako eta abarretako aurpegiak, Espainiako funtsezko garai bateko protagonistak.