Sarbide seguru berri bat irekita, asteburu honetan miaketa- eta baheketa-lanak aktibatuko dira bilaketaren B1.3 eremuan

0

Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboaren jarraipen eta koordinaziorako batzorde teknikoak, gaur goizean Ermuko Izarra eraikinean egindako bileran, bizi dugun egoera meteorologikoagatik gehitutako zailtasunak baloratu ondoren, datozen orduetarako aurreikusten diren urratsak aurreratu ditu.

Nobedade aipagarriena da 24 ordutan aurreratu dela bilaketarako B1-3 eremurako sarbide segurua, Albertoren eta Joaquinen gorpuen bilaketan mugatutako espazio bat arakatu eta bahetzeko lanei ekiteko. Otsailaren 6an zabortegian gertatu zen luiziaren ondorioz sorturako bi hegalak banatzen dituen muinora sartzeko pista aurreikusi baino lehenago amaitu zelako aurreratu dira zeregin horiek.

B1.3 eremura sartzeko pistak datozen asteetan  Eitzaga auzotik obretako kamioien joan-etorria nabarmen murrizten joatea ahalbidetuko du.

Era berean, B4 eremuan miaketa- eta baheketa-lanak egiten jarraitzen da, 10.600 m ³ baino gehiago atera dira bertatik, erantsitako taulan ikus daitekeen bezala.

Batzorde teknikoaren bilerak bilaketa-operatiboaren plangintzan aldaketa esanguratsuak dauden bakoitzean deituko dira, eta, prozeduraz, ostiralero, Ermuko Izarra eraikinean.