Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 7koa

0

Gaurko eta biharko lanak B4 bilaketa guneko materiala arakatu, pilatu eta bahetzeko dira, baserriaren inguruan, eta atzo ireki zuten B1.3 gunean.

Halaber, talde bat bilaketa eta garbiketa lanak egiten ari da B2-B3 gunean (harri-lubetaren oin-ibilia).

Gainera, eremu ezegonkorreko burua kentzeko lanekin jarraitzen da (7. gunea). Eremu horretan, atzerakako hondeamakina bat, 45 tonako 2 musker eta bulldozer bat ari dira lanean, eta 6. eremuan hondeatutako materiala zabaltzen ari dira. Jausitako eremu horren egonkortasunak ahalbidetzen duenean bilaketarako B1 eremura sartu ahal izateko funtsezko lanak.

Azken orduetan eroritako euriteek asko zaildu dituzte makineria astunarekin egin beharreko lanak.
Asteburu osoan zehar jarduera mantenduko da, batez ere erauzketa, pilaketa eta baheketa lanak lehenetsiz, buztinezko lurren gaur egungo baldintzetan jarduteko errazagoak baitira.