Joaquin eta Alberto bilatzeko operatiboaren txostena martxoaren 8koa

0

Gaurko lanak, martxoaren 8koak, bilaketa-operatiboan zentratzen dira, bai B4 eremuan, bai B1.3 eremuan, bai B3 eremuaren azken garbiketan. Gune horretatik ateratako materialak harrobiaren behin-behineko biltegian pilatzen eta bahetzen ari dira. Bestalde, B1.3 eremutik ateratako materialak, behin-behinean, B4 bilaketa-eremuan pilatzen ari dira.

B3 eremua erabat hutsik dago eta erritmo onean aurrera egiten jarraitzen da sarbide egokiekin gaituta dauden eta lan-baldintza seguruetan jarduteko aukera ematen duten gainerako eremuetan.

Datozen orduetan eguraldiak hobera egitea espero da, prezipitaziorik ez sortzea, eta luizia egonkortzeko obretan berreraiki den ur-bilketak hura ebakuatzen eta, ondorioz, lan-eremuak lehortzen laguntzea.

Ildo horretan, asmoa da datozen egunetan aurrera egin ahal izatea pilaketa-gelaxkak egokitzeko lanetan, zabortegiko eremuen arteko barne-zirkulazioko bideak trazatzeko eta behin betiko egokitzeko lanetan, hondakinak ezin baitira inola ere hiri barruko edo hiriarteko bideetatik lekualdatu.

Gainera, bilaketa operatiboak B4 zonatik hurbil dagoen baserrian dituen eraginak direla eta, kanpamendu bat ere prestatuko da baserriaren beraren ondoko lurretan, lan-ekipoen intendentzia-zerbitzuak errazteko.

Bestalde, IHOBEk gogorarazi du web orriaren hurrengo helbidean Zaldibarko zabortegiaren inguruko airearen kalitatearen kontrolari buruzko informazio eguneratua kontsulta daitekeela.