Aldi baterako bertan behera utzi da Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakaskuntza-jarduera

0
PRUEBA

Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak, Malentxo Arruabarrenak, emandako ebazpenaren bidez aldi baterako bertan behera utzi da, martxoaren 10etik hasita, eta bestelakorik esan arte, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egiten den irakaskuntza-jarduera. Erabakia Covid 19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko hartutako neurrietako bat da.

Bertan behera utzi den irakaskuntza-jarduerak abian diren eta laster hastekoak diren formakuntza-prozesuei eragiten die. Honakoak dira neurriak eragiten dien ikastaroak: Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko ikastaroa (28. Promozioa), Euskadiko Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko ikastaroa, Ikerketa Kriminaleko Espezializazio Ikastaroa, Arkauten ematen diren B2 eta C1 mailetako Hizkuntza Gaikuntzako Euskarazko Ikastaroak, Euskadiko Polizientzako Eguneratze eta Hobekuntzako Ikastaroak, Udaltzain-laguntzaileen ikastaroko aurrez aurreko faseak, suhiltzaile-gidarien poltsa osatzeko formakuntza-ikastaroa (Gipuzkoako, Arabako eta Donostiako SPEIS), eta Arabako Suhiltzaileetako kabo-kategoriara igotzeko ikastaroa.

Neurriak eragiten dieten pertsonei behar bezala jakinaraziko diete euren zerbitzuek noiz ekingo zaion berriz irakaskuntza-jarduerari.