Donostiako Iztuetako zubibidearen eraisketa-lanak martxoaren 9an hasi dira

0

Iztuetako zubibidearen eraisketa-lanak martxoaren 9an hasiko dira. Hiriarentzat garrantzi handia izango duen proiektua da, Egia, Gros eta Erdigunea auzoen arteko hesia deuseztatuko baita.

Guneak komunikazio-bide berriak izango ditu, oinezkoentzat gune gehiago, baita segurtasuna ere, puntu ilunak murriztuko direlako. Baina, hobekuntza-lan guztien antzera, ondorioak izango ditu, auzoko bizilagunekin egindako kontsulten bitartez minimizatzen saiatu direnak.

1. FASEA

Lana: Zerbitzuen desbideraketa
Hasiera: 2020ko martxoa.
Gutxi gorabeherako iraupena: 4 aste

  • Iztueta kaleko aparkalekuak kenduko dira.
  • Iztueta kaleko edukiontziak Tomas Gros kalera eramango dira.

2. FASEA

Lana: Galtzadako altueraren beheratzea
Hasiera: 2020ko apirila.
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 hilabete

  • Tomas Gros kalea norabidez aldatuko da, eta Iparragirre kaleak bi norabide izango ditu, azkena irteerarik gabeko kale gisa geldituz.
  • Iztueta kaleak ere ez du irteerarik izango.
  • Zuhaizti Plazako eta Iztueta kaleko aparkalekuak kenduko dira.
  • Lurperatutako zabor-edukiontziak ezgaituko dira ohiko beste edukiontzi batzuk ipintzeko.

3. FASEA

Lana: Zubibidearen eraisketa, trenbideko zubi berriaren eraikuntza eta biribilgunearen sorrera.
Hasiera: 2020ko ekaina
Gutxi gorabeherako iraupena: 9 hilabete

  • Mirakruz kalera irteera duen Miserikordia kaleko zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
  • Iztueta kaleak norabide bikoitza izango du, nahiz eta hirigunerako norabidea autobusek, taxiek eta altuera handiko ibilgailuek soilik erabili ahal izango duten. Hau da, ibilgailu pribatuentzako irteera bai hirigunera, bai Gros auzora Miserikordia kaletik izango da.
  • Iparragirre kalea norabidez aldatuko da, bertakoentzako eta hotelentzako aparkaleku zirkuitua osatuz (Iparragirre kalea sarrera izango da, eta Tomas Gros, berriz, irteera).
  • Iparragirre kaleko TAO aparkalekuak bertakoentzako aparkalekuak izango dira.
  • 11 aparkaleku berri sortuko dira Zuhaizti Plazan eta 9 Mandasko Dukearen kalean Gros norabidean.