Donostiako Udalak 2,6 milioi euro bideratuko ditu bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko

0

Donostiako Udalak, Donostiako Etxegintzaren bidez, 2,6 milioi euro bideratuko dira hiriko bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko. Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek eta Donostiako Etxegintzako zuzendari Rafael Fariasek azaldu dute prozesua.

Diru-laguntza hauek hiru mota ezberdinetako lanei zuzenduak izango dira:

  • Irisgarritasuna eta Eraikinen Azterketa Teknikoarekin lotura duten elementu komunak
  • Energia-eraginkortasuna eta isolame akustikoarekin lotura duten elementu pribatuak,
  • Hainbat etxebizitzen bizgaitzea, eta alokairuan jarri nahi diren hutsik dauden etxebizitzen birgaitzea.

Nekane Arzallusek azaldu du, “elementu komunen gaineko obretan, diru-lagunta eskatu ahal izango dela, igogailuak, arrapalak eta plataformak jartzeko horrelakorik ez duten bizitegi-eraikinetan. Halaber, diru-laguntza jaso ahal izango dute Eraikinen Azterketa Teknikoak eskatutako lanak egiteko, betiere, lehentasunezkoak edo premiazkoak badira”.

Era berean, Arzallusek esan du, “kanpoko leihoak aldatu nahi duten etxebizitzek eskatu ahal izango dutela diru-laguntza, baldin eta gutxienez 30 dezibeliotako zarata lortzeko isolamendu akustikoa bermatzen duten leihoak jartzeko bada. Eta gauza bera, mugikortasun urriko pertsonak edo 65 urte baino gehiagoko pertsonak bizi diren etxebizitzak egokitzeko”.

Gainera, Hirigintza zinegotziak adierazi du, “diru-laguntza eskatu ahal izango dutela etxebizitza hutsa duten jabeek, betiere Alokabideren bidez alokairuan jartzeko”.