Ertzaintzak Donostiako aparkaleku batean bi emakumeri sexualki eraso egiten saiatu zen gizona atxilotu du

0

Ertzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, igandea, Donostiako Easo Plazako parking batean bi emakumeri sexualki eraso egiten saiatzea leporatuta.

Eraso-ahalegina igande eguerdian gertatu zen Gipuzkoako hiriburuan, eta horren ondorioz eginbideak ireki dizkiote 28 urteko gizonezko bati. Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera, bi emakumeak Easo Plazako parking batean aparkatuta zegoen auto baten barruan zeuden 12:30ean. Une horretan, ezezagun batek kopilotuaren aldeko atea zabaldu zuen, eta bortxaz emakumeen gainera joan zen sexualki eraso egiteko asmoz. Biktimek erasotzaileari alde egitea lortu zuten, eta segurtasun-jagolearen garitan sartu ziren.

Gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman ondoren, hainbat patruila hurbildu ziren aparkalekura, eta 28 urteko ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten sexu-erasoaren saiakera leporatuta. Akusatua datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren.