Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa zuzena eta etengabea izango du sektore ekonomikoarekin eta sozialarekin, koronabirusaren ondorioen aurkako erantzunean laguntzeko

0

Arantxa Tapia sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak bi bilera garrantzitsu egingo dituela aste honetan, bihar patronalarekin eta sindikatuekin, eta klusterrekin, koronabirusak Euskadiko ehun produktiboaren sektore bakoitzean izan ditzakeen eraginak ondo zehazteko.

Arantxa Tapiak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak harreman zuzena eta etengabea du, bai eta zuzeneko solaskidetza ere, arazo nagusiak non gertatzen diren ikusteko, eta enpresei neurri aringarri adostuekin laguntzeko, baina ez da beti erraza izango, krisi globalizatua baita.

Une honetan, eraginaren azterketa makroak daude, baita Europakoak eta Espainiako estatukoak ere. Topaketa horien helburua da Euskadik arazo honen aurrean duen egoera aztertzea, sektorearekin batera. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ustez, gaia «konplexua» da. “Uneoro jarraitu behar ditugu Osasun Sailaren gomendioak, eta zorrotz egin behar dugu hori. Egoera egunero aldatzen ari da”. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurre hartu nahi die irits daitezkeen egoerei, erantzuna aldez aurretik prestatuta.