GoazenNeskak kanpainaren beste edizio bat aurkeztu da

0

Donostiako Udalak, Donostia Kirolaken bitartez, #GoazenNeskak kanpainaren edizio berri bat aurkeztu du. Izan ere, emakumeen artean kirola sustatzea da Donostia Kirolak bere plan estrategikoan finkatu duen helburu estrategikoetako bat. Kirol Txartela izango da kanpainaren ardatza, izan ere, harpidetutako emakumeen ehunekoa gizonezkoenarekin parekatzea nahi du hurrengo bost urteetan.

Iaz, 2019an, 23.000 emakume abonatuta zeuden Kirol Txartelean; gizonak, berriz, 26.400 abonatu izan ziren. Horrek esan nahi du gaur egun abonatutako emakumeen ehunekoa %46,5ekoa dela.

Horretarako, hainbat ekintza garatzen ditu diru-laguntzen politikan, kirol-espazioak erreserbatzeko politikan eta, halaber, komunikazioan eta sentsibilizazioan. Ildo horretatik, Donostia Kirolak emakumeen artean kirola sustatzeko kanpaina egiten du urtero, #GoazenNeskak.