Ostalaritzako barretako pintxoak estaltzeko eskatu du Donostiako Udalak

0

Donostiako Udalak, Osasun eta Herri Osasun sailaren bitartez, «Hiriko ostalaritza establezimenduetako barran dauden pintxoak estaltzeko eskatzea» adostu du. Neurri hori, printzipioz, egungo osasun alertak irauten duen bitartean mantenduko dute.

Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotziak adierazi duenez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin adostu den neurria izan da. Izan ere, gai hau kezka sortzen ari da hainbat sektoretan.

«Prebentzio, osasun publiko eta higiene neurri bat da», nabarmendu du Enrique Ramosek, eta gogorarazi du elikagaiak, dirudienez, ez direla birusaren transmisoreak. Halere, neurri hori hartzea erabaki da.

Zinegotziak adierazi duenez, eskakizun hori «hiriko ostalaritza-establezimenduei egiten zaizkien nahitaezko ikuskapenen protokoloan sartuko da; izan ere, betebehar hori ez betetzea higiene- eta osasun-arloko arau-hauste larritzat jotzen dute, eta horrek zehapen ekonomiko bat ekar lezake, baita establez90imendua ixtea ere, jokabidea behin eta berriz errepikatzen bada».

Edonola ere, Udalak, logikoa den bezala, zentzuzko epe bat emango die lokalen jabeei, beren barrak egoerara egokitu ditzaten, beira-arasak, tapak edo araudia betetzen duten bestelako elementuak jarriz.