Osasun Sailak eskertu egin du osasun-profesionalak eta Gasteizko zein Bastidako familiak egiten ari diren ahalegina, eta gomendioak jarraitzeko beharra azpimarratu dute
EAEn, atzo baino 49 koronabirus kasu gehiago detektatu dira. Guztira, 197 koronabirus kasu positibo erregistratu dira, eta horietatik 72 ospitalizatuta daude. Azken orduetan ez da beste hildakorik izan, eta koronabirusaren ondorioz hildakoen kopurua seitan mantentzen da.
Martxoaren 10eko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA | 31 | 51 | 3 | 153 |
BIZKAIA | 15 | 18 | 2 | 36 |
GIPUZKOA | 3 | 3 | 1 | 8 |
EAE GUZTIRA | 49 | 72 | 6 | 197 |
ARABAN 31 positibo gehiago erregistratu dira, beraz, 153 lagunek dute koronabirusa dagoeneko. Guztizko horretatik, 51 ospitalizatuta daude, eta ez dago aldaketarik hildako pertsonei dagokienez (hiru dira).
GIPUZKOAN beste hiru positibo erregistratu dira. Guztira zortzi kasu daude, eta horietatik hiru ospitalizatuta daude. Lurralde horretan pertsona bat hil da (atzoko kopuru bera).
BIZKAIAN beste 15 kasu gehitu dira, beraz, guztira 36 kasu positibo daude. Lurralde horretan 18 pertsona daude ospitalizatuta, eta bi pertsona hil dira (kopuru hori ez da aldatu).
Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie osasun-arloko profesionalei eta Gasteizko zein Bastidako familiei egoera berri honen aurrean egiten ari diren ahaleginagatik. Era berean, herritarrei deia egin die birus horren hedapena geldiarazteko ezarritako gomendioei jarraitzeko. Gogorarazi behar da neurriak honako hauek direla:
Hezkuntza-esparruko neurriak
- Gasteizko ikastetxe guztietan eskola-jarduera etetea 14 egunez, baita Bastidako bi ikastetxeetan ere.
Kultura-esparrua
- Gasteizen, banaka aztertuko dira 000 ikusletik gora biltzen duten jarduerak, kirol-jarduerak barne.
- Gasteizen, 500 lagunetik gora biltzen duten ekitaldi itxietara joaten direnen artean gutxienez metro bateko tartea uztea gomendatzen da.
Esparru sanitarioa eta soziosanitarioa
- Gasteizko ospitale-larrialdietara eta zentro soziosanitarioetara doazen laguntzaileen sarbidea murriztea.
- Gasteizko osasun-zentroetako larrialdietan, arnas prozesu akutuak dituzten pazienteei arreta emateko, osasun-profesional guztiek maskarak eta eskularruak erabili beharra ezarri da.
- EAE osoan, zentro soziosanitarioetan dauden adineko pertsonei bisitak murriztea gomendatzen da, bizitzaren amaieran gutxieneko laguntza eta zaintza izateko eskubideari eutsiz.