Osasun sailburuak lankidetza eskatu dio euskal gizarteari prebentzio-gomendioak jarraitzeko

0

Nekane Murga Osasun sailburua elkarrizketatu dute Radio Euskadiko «Boulevard» saioan, eta bertan aktualitateaz jandun da.

Gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Nekane Murga Osasun sailburuak laguntza eskatu die euskal herritarrei prebentzioko gomendioak jarraitzeko, batez ere eskuak garbitzearen garrantzia azpimarratuz; eta  eskerrak eman dizkie osasun arloko profesionalei egiten ari diren lanagatik.

Atzo eskolak bertan behera uzteko hartutako neurriari dagokionez, Murgak azpimarratu du prebentzio-neurri bat dela birusa eskola-komunitatean geldiarazteko eta, horrela, etxeetara ez zabaltzeko. Sailburuak argitu du haurrak ez daudela koronabirusak kutsatuta. «Izan ere, horregatik hartu ditugu neurriak orain», adierazi du. Eta, adinekoekin eta gaixotasun kronikoak dituztenekin arreta eta higienea izatea gomendatzen dela zehaztu du.