Donostiako Udalak, Gizarte Ekintza Sailaren bidez, kautelazko itxiera dekretatu die udal-titulartasuneko Jubilatu Elkarte guztiei martxoaren 12tik aurrera.
COVID-19 delakoaren aurka abian jarri behar diren jarduerak indartzea da neurri honen helburua, egungo informazio eta egoera epidemiologikoan oinarrituta, udaleko Osasun Publikoko sailetik emandako gomendioak jarraituz. Gaur egun, epidemiari modu behartuan eusteko agertoki baterantz eboluzionatzea aurreikusten dute, eta neurri horiek hartzea komeni da, zuhurtziaren printzipioa oinarri.
Udalaren Jubilatuen etxeetako erabiltzaileen artean birus hedapena murriztea da helburua, infekzioa, batez ere, arnas tanten bidez eta pertsonarengandik pertsonarenganako kontaktu zuzenaren bidez transmititzen dela kontuan hartuta, eta zentro horietan egiten diren jarduera gehienek pertsonak espazio txiki batean elkartzea dakartela kontuan hartuta.
Aipatutako egoitza horiek berriro irekitzeko, arriskua ebaluatu beharko da, etorkizuneko egoera epidemiologikoetan oinarrituta eta osasun publikoaren arloko adituen gomendioen arabera.
Neurri honek hiriko Erretiratuen etxeei eragiten die, baita Gizartetik baztertutako pertsonentzako eguneko zentroari (HESTIA) ere.