PRUEBA
Arantxa Tapia sailburua Onda Vascako “Euskadi Hoy” saioan elkarrizketatu dute gaur goizean, eta koronabirusaren krisiak Euskadin izaten ari duen eragina aztertu du. Elkarrizketan, Tapia sailburuak sortzen diren egoerei aurre egiteko kontuan hartzen ari diren laguntza-mekanismo batzuk aipatu ditu; hala ere, azpimarratu du ezinbestekoa dela gizarteko eragile guztien arteko koordinazioa eta lankidetza, bai eta herritarrek erantzukizunez jokatzea ere.