Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak erabaki du Bizkai osoan eskola-kiroleko jarduera guztiak etetea, entrenamenduak barne, gaurtik, martxoaren 12tik.
Erabakia dagoeneko lurraldeko kirol-erakunde guztiei jakinarazi zaie, eta ikastetxe guztien jarduera eteteko Eusko Jaurlaritzak iragarritako erabakiaren ildotik hartu da; hala, osasunaren arloko prebentzio-neurri guztiak aplikatuko dira eskola-eremuan.