Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima diren pertsonei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berria

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek eta Legelarien Euskal Kontseiluko lehendakari Lurdes Maizteguik, gaur, Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berria sinatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egindako ekitaldian ere hartu dute parte Bizkaiko eta Arabako Abokatuen Elkargoetako Carlos Fuentenebro eta Anton Echevarrieta dekano.

Hitzarmen berriaren arabera, Euskadiko Abokatuen Elkargoek guardiako 15 profesional titular eta errefortzuko 7,5 izango dituzte, honako modu honetan banatuak: 7 abokatu titular eta errefortzuko 4 Bizkaian, 5 titular eta errefortzuko 2 Gipuzkoan; eta 3 titular eta errefortzuko 1,5 Araban. Aldeek, elkarren artean adostuta, zerbitzuaren beharren arabera, guardiako profesionalen kopurua handitzea edo murriztea erabaki ahal izango dute.

Halaber, hitzarmen berriari esker, Eusko Jaurlaritzak finantzatzea xede dituen alderdien zenbatekoak eguneratu dira, bereziki, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan txanda espezifiko honetan diharduten abokatuek egindako guardiengatik eta errefortzuengatik jasoko duten ordain ekonomikoa.

San Jose sailburuak gogoratu du etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen biktimentzako ofiziozko txanda eta laguntza juridikoko lehen zerbitzua 2003ko akordioaren bidez jarri zela martxan, eta lau urte igaro ondoren, Euskadiko Abokatuen Elkargoetako bakoitzean txanda bereziaren funtzionamendua hobetu egin zen; hala, 2007an, beste bultzada bat jaso zuen, EAEn emakumearen aurkako delituen, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmenari esker.

Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berrian, emakumearen kontrako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren inguruko araudietan nazioartean, estatuan eta autonomia-mailan emandako aldaketak eta aurrerapenak jasotzeaz gain, Administrazioaren eta Legelarien Euskal Kontseiluaren arteko lankidetza-helburuak eguneratzen eta zabaltzen dira.

Hitzarmen horren bidez, emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen edozein biktimari laguntza juridiko espezializatua ematean honako hau barne hartuko dela:

  • salaketa bat jarri eta, hala badagokio, babes-agindu bat eskatu aurretik aurrez aurreko aholkularitza, biktimaren baldintza pertsonaletara, delituaren izaerara eta jasandako kalte-galeretara egokituz.
  • salaketa aurkeztean laguntzea, baita, hala badagokio, babeseko agindua eskatzen denean ere,
  • , Babes Agindurako agertzea edo prozesua tramitatzen denean ematen den beste edozein eginbide judizialerako,
  • tramitazioan zehar egin, aurkaratu edo ezeztatu behar diren helegiteak egitea
  • Prozesua amaitu arte, abokatu baten esku-hartze erreala eta eraginkorra eskatzen duen beste edozein egintza prozesal egitea.

Hitzarmena sinatu duten aldeek berariazko interes bikoitza adierazten dute. Alde batetik, biktimek informazio eta laguntza juridiko espezializatua jasoko dutela bermatzea, euren eskura dituzten tresna juridikoen gainean eta haiek erabiltzeak izan ditzakeen ondorioen gainean behar bezalako aholkuak jaso ditzaten, salaketa egin aurretik, baita, nahi badute, akusazio partikularra burutzean haiek defendatzea ere. Bestalde, indarkeriari lotutako txanda espezifiko hau ematen duten abokatuek —hitzarmen honen xede diren delituen inguruan hasierako eta etengabeko prestakuntza jaso dutela frogatu behar dute— egindako jarduketen espezifikotasunarekin loturik ordain ekonomiko egokia jasotzea.

Era berean, Hitzarmenaren ondoriozko zerbitzuetara atxikiko diren juristei Legelarien Euskal Kontseiluak hasierako eta etengabeko derrigorrezko prestakuntza bermatzen die, eta, Lan eta Justizia Sailaren laguntzarekin eta finantziazioarekin, urtero derrigorrezko ikastaroak antolatuko dituzte. Bertan, existitzen diren Koordinazio Protokoloei behar bezalako dibulgazioa emango zaie.

Bertaratzeko eskatzen zaion lekuetan abokatua berehala hurbilduko dela bermatzeko, harremanetarako telefonoan dagokion eskaera jasotzen denetik gehienez ordu eta erdira erantzungo du.

Jasandako delituan kausa zuzena duten hitzarmen honen xede diren jarduketak burututa, jasandako delituarekin lotura zuzena duten ondorengo jarduketak biktimari hasieran zerbitzua eman zion abokatuak hartuko ditu bere gain eta, beti, hari emango zaio dagokion ordain ekonomikoa, Doako Laguntza Juridikoaren gainean indarrean dagoen araudiaren arabera.

2020KO HITZARMENA
Eremua Abokatu titularrak eta errefortzukoak
Bilbo-Balmaseda 3 + 1
Barakaldo 1 + 1
Getxo 1 + 1
Durango 1 + 0,5
Gernika 1 + 0,5
Irun-Donostia-Tolosa 3 + 1
Azpeitia-Bergara-Eibar 2 + 1
Vitoria-Gasteiz 2 + 1
Amurrio 1 + 0,5
GUZTIRA 15 + 7,5

 

2007KO HITZARMENA
Eremua Abokatu titularrak eta errefortzukoak
Bilbo 2 + 1
Barakaldo-Getxo-Balmaseda 1 + 1
Durango-Gernika 1 + 1
Irun-Donostia-Tolosa 2 + 1
Azpeitia-Bergara-Eibar 1 + 1
Vitoria-Gasteiz 1 + 1
Amurrio 0 + 1
GUZTIRA 8 + 7

24 orduko guardiengatik eta, ondorengo egunean edo egunetan, bertatik ondorioztatzen diren laguntzengatik emango den ordain ekonomikoa hauxe izango da: 270 euro abokatu titular bakoitzeko eta 135 euro errefortzuko abokatu bakoitzeko.

Kudeaketa-gastuen ondoriozko ordain ekonomikoa, parte bakoitzeko 13 euro.

 

  24 orduko guardiako abokatua Errefortzuko abokatua Kudeaketa
2007KO HITZARMENA (2019. Urtea) 1.709 euro/aste 244 euro/egun 854 euro/aste 122 euro/egun 10,7 euro/parte
2020KO HITZARMENA 1.890 euro/aste 270 euro/egun 945 euro/aste 135 euro/egun 13 euro/parte

 

 

2019 URTEA

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

EAE

Emakumezkoak Gizonezkoak Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Guztira
Asistentzia kopurua 604 35 639 2.204 185 2.389 1.415 194 1.609 4.223 414 4.637
Asistentzia jaso duten pertsonen kopurua 511 43 554 1.855 177 2.032 1.012 160 1.172 3.378 380 3.758