Eusko Jaurlaritzak Abanto-Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketa salatzeko elkarretaratzean parte hartu du

0

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak Abanto-Zierbenako Udalak atzo udalerrian gertatutako bi emakumeren hilketa gaitzesteko deitutako elkarretaratzean parte hartu dute. Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean gaitzespen irmoa adierazten du horrela Jaurlaritzak.

Elkarretaratzea Abanto-Zierbenako udaletxearen aurrean egin da.