‘Evaren alabak’ kale antzerkia ikusteko aukera izango da bihar Orion

0

Evaren alabak antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Orion, ostiralean. Bi saio izango dira egun berean, elkarren segidan: lehenbizikoa 21:00etan hasita, eta bigarrena, berriz, 21:45ean.

Saio bakoitzerako 30 bat sarrera jarriko dituzte salgai. Bi saioak toki beretik abiatuko dira: Zakilaneko aldapatik, Pietatearen azpitik; handik zimitorio zaharrera joango dira aktoreak eta ikusleak eta, bukatzeko, Salatxo aretora joko dute.